logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Covid-19aren ondoriozko hamabost positibo gehiago adineko egoitzetako erabiltzaileen artean

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko azaroaren 17a. Joan den ostiraletik Arabako adinekoentzako egoitza zentroetan egindako baheketek Covid-19aren ondoriozko hamabost positibo gehiago detektatu dituzte erabiltzaileen artean. Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako ohiko prentsaurrekoan, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek ezagutzera eman du lurraldeko egoitzetako datuen azken eguneratzea. Guztira 48 kasu positibo izan dira egoiliarren artean, zehazki, Zadorran (21 positibo), Ajurian (9), Pablo Nerudan (8) eta Aguraingo Sallurtegin (1); etxebizitza komunitario pribatuetan, aldiz, lau kasu izan dira Mikelatsen eta bost kasu San Francisco Javierren (Arratzua-Ubarrundia).

Horrez gain, lurraldeko egoitzetako langileetako 55 lan bajan daude une honetan, bai kasu positiboak direlako, bai kutsatuekin harreman estua izatearen ondorioz berrogeialdian daudelako.

Diputatu nagusiak gogorarazi du pandemiaren bigarren fase honetan adineko 26 egoiliar hil direla eta 163 sendatu direla.

Bestalde, jakinarazi du beste positibo bat detektatu dela Zaldiaran desgaituentzako etxebizitzan.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]