logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Dirubilketa hobetzeari esker, Arabako toki erakundeek TEFFFren azken ordainketa jaso ahal izango dute


Ampliar

Arabako diputatu nagusiak baieztatu duenez, Foru Aldundiak 20 milioi euro baino gehiago banatu ahal izango ditu udal eta kuadrillen artean laugarren hiruhilekorako, dirubilketaren itxierako aurreikuspenak hobetu izanari esker

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko urriaren 16a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak iragarri duenez, dirubilketa hobetzeari esker, Arabako toki erakundeek jaso ahal izango dute Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsaren (TEFFF) laugarren eta azken ordainketa. Lehen aurreikuspenen arabera, % 20 inguruko jaitsiera izango zela aurreikusi zenean, bazirudien diru itzultze hori bertan behera geratuko zela. Hala ere, aurtengo dirubilketaren itxierako balioespenak hobetu izanari esker, aldundiak azken ordainketa hori egin ahal izango du, eta 20 milioi euro baino gehiago banatu ahal izango ditu udal eta kuadrillen artean.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputatu nagusia]