logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa % 19,6 gutxitu da


Ampliar

Zerga gehienek hobekuntza txiki bat izan dute aurreko hileko datuekin alderatuta. Hala ere, oraindik nabarmena da aurreko urtearen aldean izandako beherakada, bai likidezia errazteko neurriengatik, bai jarduera ekonomikoaren murrizketagatik

Partekatu berria
TRIBUTU ITUNDUAK, GUZTIRA (laburpena)


Arabako Foru Ogasunak abuztura arte izandako dirubilketa metatua 1.201 milioikoa izan da, hau da, aurreko urteko egun baino 293 milioi gutxiago. Horrek esan nahi du % 19,6ko beherakada egon dela aurreko urteko dirubilketaren aldean.

Horrela, bada, jaitsiera nabarmena da oraindik, bai jarduera ekonomikoa murriztu izanagatik (BEZean eta hidrokarburoetan islatua) eta enpresek eta familiek likidezia izan zezaten Ogasunak hartutako neurri fiskalengatik (PFEZean eta sozietateen gaineko zergan islatua). Hala eta guztiz ere, bilakaerak erakusten du hiletik hilera apur bat hobetzeko joera dagoela.

“Adi jarraitzen dugu dirubilketaren eta ekonomiaren bilakaerarekin. Erantzukizunez eta urte hasieran, pandemia iritsi aurretik, aurreikusitakoaz bestelako egoera batekin kudeatzen jarraitzen dugu. Hala ere, datozen hilabeteak, geroratutako zergen epeak amaitzen direnean, funtsezkoak izango dira osasun krisiak gure ekonomian duen benetako eragina ezagutzeko ", azaldu du diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputatu nagusia]