logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Beste bost covid-19 positibo detektatu dira Arabako adinekoentzako egoitzetan

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko irailaren 11. Azken orduotan, bost covid-19 positibo detektatu dira Arabako adinekoen egoitza zentroen erabiltzaileen artean.
Egindako probetan beste hiru positibo kasu agertu dira Jesus Guridi egoitza pribatuan eta, beraz, guztira zortzi egoiliar daude koronabirusak jota zentro horretan. Beste kasu bat erregistratu da Colisée Miñano egoitza pribatuan, eta guztira sei dira positiboak. Azkenik, beste kasu bat agertu da Albertia Centro egoitzan.

Egoiliar batek gainditu du gaixotasuna eta, horrenbestez, Arabako egoitzetako guztira 28 adineko erabiltzaile sendatu dira pandemiaren etapa berri honetan.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]