logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aiarako Umore Antzerkiaren XXVII. Jaialdia bueltan da eta 27 emanaldi ekarriko ditu 15 herritara


Ampliar


Ampliar

Araian izango dira emanaldietako zazpi, abuztuaren 14tik 16ra bitartean, eta gainerako hogeiak abuztuaren 2tik 30era bitartean egingo dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko uztailaren 31. Aurten ere, oraingo honetan gaur egungo baldintza higieniko sanitarioetara egokituta, antzerkiak eta umoreak bat egingo dute berriz Araban, abuztuan. Araiako Umore Antzerkiaren XXVII. Jaialdia bueltan da, eta 27 emankizun eskainiko ditu 15 herritan. Erdigune nagusian, Araian, egingo dira haietako zazpi, abuztuaren 14tik (ostirala) 16ra (igandea) bitartean. Hari atxikitako topaketa, urtero zenbait konpainia Araban herriz herri eramaten dituena, lehenago hasiko da, abuztuaren 2an (igandea), eta abuztuaren 30era (igandea) arte iraungo du. Hamahiru konpainiak, denak euskal jatorrikoak, eramango dute antzerkia Araiara eta Arabako gainerako txokoetara

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA]