logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako kuadrilletan parte hartzea sustatuko duten eskola irekiak sortzeko gida bisual berria aurkeztu du Aldundiak


Ampliar

Añanan esperientzia pilotua egin ondoren, Aldundiko Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak apustu hori gainerako kuadrilletara zabaldu nahi du, parte hartzearen eta lankidetzaren kultura sustatzeko, balio publikoa sortze aldera

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko uztailaren 15a. Arabako Foru Aldundiak kuadrilletan eskola irekiak (Open Eskola) sortzeko gida bisual berria aurkeztu du gaur goizean. Topaketa telematiko batean eman du tresna berri horren berri Aldundiko Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak. Añanan esperientzia pilotua egin ondoren sortu da, eta haren bidez abian jarriko dira eredu bereko eskola ireki berriak lurraldeko gainerako kuadrilletan. Hori guztia, helburutzat hartuta herritarrak gai publikoetan aktiboagoak izan daitezen sustatzea, eta administrazioa ireki eta gardenagoa izan dadin bultzatzea. Horretarako, parte hartzearen eta erantzukidetasunaren kulturaren balioak sustatuko dira.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Ikus-gida jaitsi ezazu

Áreas: [Gobernu Irekia]