logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gasteizek BEI-aren behin betiko ibilgailua, haren irudi berria eta webgunea aurkeztu ditu


Ampliar

Ekitaldi ofizial baten bidez aurkeztu izan da gaur ibilgailuaren behin betiko prototipoak bidaiaririk gabeko probak egingo ditu datozen hilabetetan TUVISAren 2. lineako ibilbidean, eta 2021ko erdialdean hasiko da zerbitzu ematen

Herritarrek ibilgailua bisitatzeko aukera izango dute, Gasteizko zenbait lekutan, uztailaren 14tik 20ra bitartean, hartara autobusaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko

BEAren webgune ofizialak www.bei.eus irraungarritasun-irizpideen arabera diseinatutako garraiobide berriari buruzko argibide guztiak bilduko ditu, eta obrak egin bitartean gerta daitezkeen zirkulazio-afekzioei buruzko informazioa emango du, aldiro-aldiro

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 14a. Aurrea doaz BEIren lanak; horrenbestez, gero eta hurbilago dago TUVISAk kudeatuko duen Gasteizko Autobus elektriko adimentsua. Ibilgailu horren behin betiko prototipoa aurkeztu dute gaur Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek, Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren sailburu Arantxa Tapiak eta Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxeak, Europa Jauregian egin duten ekitaldi ofizialean. Prototipo horrek Arabako hiriburuko kaleetan zehar ibiliko da datozen hilabeteetan, aurrerago abiarazi aurretik bidaiaririk gabeko probak egiteko. Herritarrek, bestalde, ibilgailua bertatik bertara ezagutzeko eta barrura sartzeko aukera ere izango dute, uztailaren 14tik 20ra bitartean, hiriko hainbat tokitan. Gaur goizeko hitzorduak, gainera, BEIren irudi berria eta garraio sistema iraultzaile horrekin lotutako informazio guztia bilduko duen webgunea aurkezteko balio izan du.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Diputatu nagusia]