logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araba Ekinean-ek lan eskaintzen gune berri bat sortu du bere webgunean, ekintzaileei talentua bilatzen laguntzeko eta lurraldean enplegua sustatzeko


Ampliar

Arabako edozein enpresak alta eman ahal izango dio bere eskaintzari atarian, lanpostua betetzeko behar diren ezaugarriak adierazita, eta izangaiek zuzenean eman ahal izango dute izena www.alavaemprende.com helbidearen bidez

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak BIC Arabaren eta Vital Fundazioaren bidez bultzatzen duten Araba Ekinean ekimenak gune berri bat ireki du bere webgunean, Arabako enpresek egindako lan eskaintzak bistaratzeko. Atal berri honek lurraldeko ekintzaileen eta lan merkatuaren arteko zubi izan nahi du haientzat hain garrantzitsua den talentua bilatzen. “Proiektu batek arrakasta izateko gakoetako bat, zalantzarik gabe, hura garatzen duen taldearen talentua da, eta, askotan, ez da lan erraza izaten lan merkatuarekin harremana edukitzen ohituta ez dauden enpresa sortu berrientzat. Atal berri honekin gure webgunearen barruan leiho bat ireki nahi dugu, proiektu ekintzaileak eta lan bila ari diren pertsonen talentua lotzeko ", azaldu dute Araba Ekinean erakundeko arduradunek.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA]