logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek Arabako gizartearen “ekintza bateratuaren” alde egin du, pertsona guztiak “osasuntsu, seguru eta duintasunez” bizi daitezen


Ampliar

Diputatu nagusia hirugarren sektore sozialeko kideekin bildu da, eta kolektiboek COVID-19aren aurrean garatzen ari den deseskalatzeko eta etorkizuneko kontingentziak kudeatzeko planerako dituzten kezkak eta proposamenak partekatu dituzte

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko maiatzaren 21a. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak hirugarren sektore sozialeko ordezkariekin partekatu ditu COVID-19aren pandemiak gizarte zerbitzuetan duen eraginari eta etorkizunerako aurreikuspenei buruz egindako hausnarketak. “Gogoeta egiteko unea da, etor daitekeena aurreikustekoa, prestatuago egoteko; epe ertain eta luzera pentsatzekoa; eta etorkizuna egunez egun eraikitzekoa, jakinik konpondu beharreko erronka handiak eta asko datozela”. Erronka horiek “ekintza kolektibo eta bateratua behar dute gizarte gisa, helbururik laudagarriena lortzeari begira, inor ez dadila atzean geratu, eta pertsonak, eta Arabako gizartea osatzen duten pertsona guztiak, osasuntsu, seguru eta duintasunez bizi daitezen”.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK] [Diputatu nagusia]