logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Errentaren online aitorpenak hirukoiztu egin dira kanpainako lehenengo hilabetean

Kanpaina honetan errazagoa eta azkarragoa da online errenta-aitorpena egitea.
Ampliar

Kanpaina honetan errazagoa eta azkarragoa da online errenta-aitorpena egitea.

Guztira, 4.286 arabarrek erabili dituzte Foru Ogasunak gaitutako tresna berriak beren aitorpena Interneten bidez egiteko, bulegoetara joan behar izatera itxaron gabe

Beste 49.443 zergadunek beren Rentafácil kontsultatu eta onartu dute gutunaren zain egon gabe, BAKari esker, zeina baita identifikatzeko modu erraz bat, eta jada 22.722 arabarrek erabili dute

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko maiatzaren 15a. Internetek herritarrei aukera ematen die beren errentaren aitorpena erraz eta azkar egiteko, irailean bulegoetara joan behar izatera itxaron gabe. “Ogasunaren leihatila bat da asteko egun guztietan zabalik dagoena, egunaren egun guztietan”. Hitz horien bidez, Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak arabarrak animatu ditu beren aitorpena online egitera. Modu horren bidez, kanpainaren lehenengo hilabetean, iaz baino hiru aldiz aitorpen gehiago egiten ari dira.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]