logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek erabaki dute bertan behera uztea «Udalekuak 2020» programa


Ampliar

Hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei 4.000 plaza (1.360, Bizkaian; 1.110, Gipuzkoan eta 1.530, Araban) eskaintzen zizkien programa hau bertan behera utzi da partaide guztien osasuna eta segurtasuna lehenesteko

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 15a. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek erabaki dute bertan behera uztea «Udalekuak 2020» programa, 2020ko udako kanpamentuen kanpainan sartutako ume eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko. COVID-19aren hedapena eragozteko, osasun-arloko agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta geldiarazi da hiru lurraldeetako zazpi eta hamahiru urte bitarteko umeei 4.000 plaza eskaintzen zizkien programa hau.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [KULTURA]