logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzálezek “ardura eta zuhurtzia” eskatu ditu Araban deseskalatzearen 1 fasean, “aurrera urratsak egiten” jarraitu ahal izateko


Ampliar

"Bakarrik gizarte osoaren inplikazioarekin, arduraz, sakrifizioz eta zentzuz aurrera egiten jarraituko dugu", gogorarazi du ahaldun nagusiak

Aldundiko plantilla berriz itzuliko da aurrez aurreko lanpostuetara, aldi berean okupazioaren % 50 gainditu gabe eta telelanaren zati bati, ordutegi malgutasunari eta adinekoak, adingabeak zein pertsona patologiadunak zaintzeko baimen bereziei eutsiz

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko maiatzaren 12a. Arabako diputatu nagusiak arduraz jokatzeko eskatu du deseskalatzearen 1 fasean, “aurrera urratsak egiten” jarraitu ahal izateko. “Krisi honen aurreko bizitzaren zati bat itzuli da gure kaleetara. Hala ere, oso arduratsuak izaten jarraitu behar dugu. Hau ez da oraindik bukatu. Ezin gara ez lasaitu, ezta arreta galdu ere. Bizimoduaren eta jardueraren zati bat berreskuratu dugu, baina arduraz egin behar da. Horrela eginez gero, aurrera jarraituko dugu.”

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [INSTITUZIONALA] [Diputatu nagusia]