logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa % 12,3 jaitsi zen apirilean


Ampliar

Apirilean metatutako dirubilketak dagoeneko islatzen du jardueraren geldialdia, eta 70,7 milioi euroko jaitsiera izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta

Partekatu berria
HITZARTUTAKO ZERGEN GUZTIZKOA (laburpena)

Urteko lehen lauhilekoan, Arabako Foru Ogasunak 502,3 milioi euro bildu ditu guztira, hau da, aurreko urteko epe berean baino 70,7 milioi gutxiago; hortaz, % 12,3ko jaitsiera jasan du.

Datu horiek agerian uzten dute COVID-19aren krisiak dirubilketan dagoeneko izan duen eragina, eta beherakada handia eraginda, batez ere, alarma egoeraren ondorioz sortutako geldialdi ekonomikoak, baina baita enpresen eta familien likidezia bultzatzeko ezarritako neurri fiskalek ere.

“Datu kezkagarriak dira, duela aste batzuk egindako aurreikuspenak berresten dituztenak, eta horien gainean ari da lantzen Foru Aldundia datozen hilabeteetarako eszenatoki ekonomiko berria” azaldu du Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek, eta erantsi du ezen xedea orain dela “lan egitea alabait lasterren suspertzeko, zerbitzu publikoak babesteko eta krisiak albait gutxien eragiteko enpleguari”.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]