logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Pertsonak ardatz dituen arreta integraleko eredua lehenetsiko du Foru Aldundiak adinekoentzako egoitzetan

Gizarte Politiken Diputatua, Emilio Sola
Ampliar

Gizarte Politiken Diputatua, Emilio Sola

Emilio Solak iragarri du "zuhurtziaz, arrazionaltasunez eta proportzionaltasunez" hartuko direla gizarte zerbitzuetan deseskalatzeko neurriak, aste honetatik aurrera berriro ekingo baitzaie desgaitasun eta mendekotasun balorazioei, eta adinekoek beren egoitzetako lorategietara egingo baitituzte irteerak.

Kaltetutako egoitzetatik hamaika koronabirusetik libre geratu dira, eta dagoeneko 300 pertsona baino gehiago dira gaixotasuna gainditu dutenak

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 11. COVID-18ren pandemiak adinekoentzako egoitzetan duen eraginaren ondorioz, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak zentroak pertsonarengan oinarritutako arreta integraleko eredu baterantz egokitzea indartuko du. Banakako arreta klasikotik haratago doan eredua da, eta bertan, hautemandako beharrak asetzeaz gain, egoiliarren izateko modua eta haien berezitasun pertsonalak errespetatzen dira: pertsonaren ohiturak, gustuak, lehentasunak eta nahiak. “Egoitzak ahal den neurrian bizitzeko eta elkarrekin bizitzeko lekuak dira, mendekotasun maila altuekin egon arren. Ez dira ospitaleak eta ez dira izan behar, behar diren osasun langileak badituzte ere, eta ez dira autonomoentzako edo mendekotasun txikia duten pertsonentzako baliabideak ere, haientzat beste formula batzuk daude-eta”.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]