logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 61.370 NBE erosi ditu Arabako hondakinen bilketan eta kudeaketan lan egiten dutenak babesteko

Josean Galera Ingurumeneko eta Hirigintzako foru diputatua, Batzar Nagusietan egindako agerraldi telematikoan
Ampliar

Josean Galera Ingurumeneko eta Hirigintzako foru diputatua, Batzar Nagusietan egindako agerraldi telematikoan

Ontzien hondakinak % 18 areagotu dira martxoan eta Josean Galerak mezu bat helarazi die herritarrei, haien etxeetan hondakinak banantzen jarraitu dezaten: “Egun hauetan, inoiz baino gehiago ahal bada, ingurumenaren alde jokatu behar dugu”

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko apirilaren 30a. Aldundiko Ingurumen Sailak babesteko material gehigarria eskuratu du Arabako hondakinak biltzean eta tratamendu eta kudeaketa lantegietan (Jundiz, TMB lantegia eta Gardelegi) lan egiten duen jendearentzat. Hain zuzen ere, zerbitzu horiek FPP2 motako 12.500 maskara gehiago dauzkate, 40.660 nitrilo eskularru, 780 segurtasun betaurreko, 1.530 babes mantal eta babesteko beste material batzuk, funtsezko zerbitzu honetako langileen segurtasuna bermatzeko.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [INGURUMENA]