logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako adinekoentzako egoitzetan ehun pertsonak baino gehiagok gainditu dute COVID-19a


Ampliar

Beherantz egiten jarraitzen du kutsatuen kopuruak, aurreko eguneraketan baino 29 pertsona gutxiago baitaude

Positibo ziren bi pertsona hil dira egoitza horietan

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 23a. Apirilaren 21eko datuen azken eguneraketan, nabarmen igo da Arabako adinekoentzako egoitzetan COVID-19aren positibo izan eta sendatu den pertsona kopurua, guztira 101 egoiliarrek gainditu baitute gaixotasuna. Gainera, gero eta kutsatu gutxiago dago, joan den astearen hasierako joerari eutsiz, koronabirusak eragindako 317 pertsona positibo baitaude. Bestalde, gaixotasunak jota zeuden bi erabiltzaile hil dira.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]