logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Ogasunak 185 euro aurreratuko dizkie enpresei, autonomoei eta familiei


Ampliar

Arabako ekonomia sarearen likidezia bermatzeko, Ogasunari egin beharreko ordainketen atzerapenak onetsi zituen Aldundiak, eta horrek izango dituen ondorioak kuantifikatu ditu Itziar Gonzalo diputatuak

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko apirilaren 22a. COVID-19 gaixotasunak eragindako krisia hasi zenean, lurraldeko enpresen eta autonomoen likideziaren aldeko apustua egitea izan zen Arabako Foru Ogasunak hartu zuen lehenengo neurrietako bat. Horrela, BEZa eta PFEZaren konturako atxikipenak ordaintzeko luzapenak onetsi zituen: zergadunek ez dituzte ekainera arte edo alarma egoera pasa arte ordaindu beharko, kasuan kasuaren arabera. Arabako familiak ere neurri horien onuradun izan daitezke; izan ere, errenta aitorpena positiboa izanez gero, zergadunek ez diote azaroaren 20ra arte ordaindu beharko Ogasunari. Neurri horien ondorioek aurtengo dirubilketan gerora izango dute eragina, eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatu Itziar Gonzalok 185 milioitan kuantifikatu ditu.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]