logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro González Arabako ekonomia, kultura eta gizarte eragileekin bilduko da elkarrekin COVID-19ren krisiari heltzeko


Ampliar

Diputatu nagusiak aurretiaz adierazi du “foru aurrekontuan aldaketa sakonak” egingo dituela gure lurraldea suspertzeko planera moldatzeko, eta azpimarratu du bereziki saiatuko dela suspertzea guztiengana hel dadin, desberdintasunik gabe

Martxoaren 28az geroko lehenengo aldiz, ez da gertatu heriotzarik adintsuen egoitzetan, eta kutsadura kasu berririk ere ez da erregistratu

Protokolo berri bat aktibatu da senideak egoitzen erabiltzaileekin egon ahal izan daitezen haien bizitzako azken uneetan

Foru Aldundiaren banderak haga erdira jaitsiko dira San Prudentzio egunean, koronabirusak hildakoen omenez

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 21a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak jakinarazi du aste honetan hainbat bilera egingo dituela Araban enpleguarekin lotura duten ekonomia eragileekin eta kultura eta gizarte eragileekin. Oraingo osasun krisiaren ondorioz sortutako egoerari elkarrekin heltzea izango da bileren helburua. “Arabako Foru Aldundia egiten ari den lanaren ildo orokorrak helaraziko dizkiet, eta haien proposamenak entzungo ditut”, azaldu du Gonzalezek, eta garbi adierazi du orain Arabak inoiz baino gehiago auzolana egin behar duela, Arabak inoiz baino gehiago denok elkarrekin lan egitea behar duela. Bilera horietan “lankidetza izpiritua” defendatuko du “guztion babeserako gida moduan”.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK] [INSTITUZIONALA] [Diputatu nagusia]