logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro González: “Premiazko lehentasuna osasuna zaintzea da, eta hurrengo erronka ekonomia lehengoratzea, desberdintasunik gabe”


Ampliar

Arabako diputatu nagusiak agerraldia egin du gaur goizean bideokonferentziaz Arabako Batzar Nagusietan, COVID-19aren krisia hasi zenetik bere Gobernuak hartu dituen neurrien berri emateko

Egoitzetako adinekoen artean eta langile soziosanitarioen artean arriskua saihesteko Gizarte Politiken Sailak egindako lan handiak hartu du bere agerraldiaren zati handi bat

Arabako ekonomiak eta dirubilketak “kolpe gogorra” nozituko dutela aipatu du, eta aurreratu du aurrekontuko lehentasunak birbideratu beharko direla

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko apirilaren 7a. “Premiazko lehentasuna osasuna zaintzea da, eta hurrengo ekonomia lehengoratzea da, desberdintasunik gabe. Uste osoa daukat Arabak ekonomia lehengoratzea lortuko duela krisi honen ondoren, baina arrisku bat daukagu: krisiaren ondoren desberdintasunak sakonagoak izatea. Horregatik, erronka ez da lehengoratzea bakarrik; erronka da ekonomiaren lehengoratzeak desberdintasunak eragoztea, lehengoratze hori denongana iristea, eta horretarako denok sakrifikatu behar dugu”. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak mezu hori bota du Arabako Batzar Nagusietan bideokonferentziaz egindako agerraldian, eta COVID-19aren krisia hasi zenetik bere Gobernuak ezarri dituen neurrien berri eman du.

Diputatu nagusiaren audioa

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [INSTITUZIONALA] [Diputatu nagusia]