logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek Sanchezen dekretuaren “interpretazio malgua” eskatzen du, Arabako industriaren itxiera masiboa saihesteko


Ampliar

Polemikak eta liskarrak ekiditearen alde egiten du, baita "enpleguak, milaka pertsonaren bizi proiektuak defendatzeko" biderik onena bilatzearen alde ere eta berriz dio “funtsezkoena bizitza eta osasuna bermatzea dela”

Era berean, Foru Aldundiak, Arabako eragile ekonomikoekin batera, ETEei eta autonomoei COVID-19ren aurrean ematen zaizkien laguntzak biltzen dituen webgune bat abiatu du, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen duena

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko martxoaren 31. “Arabak interpretazio malgua behar du, gure ekonomia koma egoerara eramango duen industria itxiera masiborik gerta ez dadin”, esan du gaur goizean Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak, 10/2020 Errege Dekretuari dagokionez; izan ere, dekretu horrek jarduera ekonomikoa eta, bereziki, industriala geldiarazten ditu. Interpretazio malgua egitearen alde dago, gainera, "polemikarik gabe, liskarrik gabe, elkarrekin batera egiten enpleguak, milaka pertsonaren bizi proiektuak defendatzeko”.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [GIZARTE ZERBITZUAK] [Diputatu nagusia]