logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak premiazko neurri fiskalen lehen sorta onetsi du, osasun krisiak eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko


Ampliar

Arabako enpresen likidezia erraztu nahi du Arabako Ogasunak. Horretarako, atzerapenak eta zatiketak emango ditu, berandutze interesik gabe eta baldintza malguetan. Gainera, enpresei BEZaren itzulketak eta hornitzaileei egin beharreko ordainketak arinduko ditu.

Ahalegina egingo du Arabako familientzat ere, eta, aurrez aurreko Errentaren Kanpaina irailera atzeratuko bada ere, eutsi egingo die Rentafacileko epeei. Hala, aitorpen negatiboak dituztenek 48 ordutan kobratu ahal izango dute; aitorpen positiboak dituztenek, berriz, azarora arte ez diote Ogasunari zenbatekoa ordaindu beharko

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko martxoaren 17a. Arabako Foru Aldundiak premiazko zerga neurrien lehenengo sorta bat jarriko du abian, COVID-19ko osasun krisiak gehien eragindako zergadunen kalte ekonomikoak ahalik eta txikienak izan daitezen. Arabako enpresen eta langileen likidezia erraztu nahi du, datozen hilabeteei aurre egin ahal izan diezaieten. Hain zuzen ere, neurri horiek bihar, asteazkena, onartuko dituzte aparteko gobernu kontseilu batean.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [Diputatu nagusia]