logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak ALHLP aktibatu eta bere baliabideak Eusko Jaurlaritzaren esku jarri ditu


Ampliar

"Lehendakariak jakinarazitako erabakiaren ostean eta harekin koordinatuta" hartu du erabaki hori ahaldun nagusiak

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 13a. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak duela minutu batzuk aktibatu du Arabako Lurralde Historikoko Larrialdi Plana (ALHLP), Arabako Foru Aldundiaren baliabideak Eusko Jaurlaritzak hartzen dituen erabakien esku utziz. Neurri hori Iñigo Urkullu lehendakariak osasun-larrialdiko deklarazioa eta Euskadiko Babes Zibileko Planaren aktibazioa iragarri ondoren hartu da, eta, horrez gain, dekretu bat sinatu da, larrialdiaren aurrean babes zibileko zuzendaritza bakarra eta erantzun-zuzendaritza bere gain hartzen dituena. Une horretatik aurrera, Lehendakariak zuzendaritza hori hartuko du bere gain, aholku-batzorde batek lagunduta.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [Diputatu nagusia]