logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Larrialdietarako Arabako Funtsak 39.900 euro zuzendu ditu Kamerungo gatazka armatuak kaltetutako herritarrei laguntzeko


Ampliar

Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzak 300 familiari behar-beharrezko elikagaiak, arropa eta materialak emateko balio izango du

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatuta duten Larrialdietarako Arabako Funtsak (LAF) 39.900 euro zuzendu ditu Kamerungo gatazka armatuak kaltetutako herritarrei behar-beharrezko elikagaiak, arropa eta materialak emateko. Zehazki, Kostaldeko eskualdeko Wouri departamentuko Makepe, Bonaberi eta Bepanda auzoetako 300 familiari lagunduko zaie. Aurten bigarrenez jarri da martxan Larrialdietarako Arabako Funtsa herrialde afrikar horretako larrialdi humanitarioari aurre egiteko.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]