logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak dei egiten diete Arabako familiei 50 saharar ume har ditzaten uda honetan


Ampliar

Afanis familien elkarteak eta Sahararren Euskadiko Ordezkaritzak aurten ere Oporrak bakean programa antolatu dute erakundeen lankidetzarekin batera

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko otsailaren 24a. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Araban saharar haurrei familietan harrera emateko elkarteak (Afanis), eta Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaritzak dei egin diete gaur goizean arabar familiei, aurtengo udan saharar iheslari kanpamenduetatik datozen haurretakoren bat har dezaten beren etxean. Oraingo honetan, helburua da 11 eta 12 urte bitarteko 50 haur hartzea, Afanisek adierazi duenez, eta helburu hori lortzeko 15 familia gehiago behar ditu.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]