logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Iberdrolak Arabako Aldundiaren alegazioak baietsi ditu eta linea elektriko berriaren kable sarea lurperatuko du Salburuko tartean

Kable-ibilbidea aldatuta duen mapa, Salburutik igarotzean
Ampliar

Kable-ibilbidea aldatuta duen mapa, Salburutik igarotzean

Elektrizitate sustatzaileak erdi-tentsioko linea berri bat egitea aurreikusi du, Arratzua-Ubarrundiako azpiestazio elektrikoa Gasteizekin lotzeko

Aldundiaren Ingurumen Sailaren alegazioen ostean, Iberdrolak nabarmen aldatu du proiektua eta kable sarea lurperatuko du Salburuko hezeguneen tartean eta Zurbaotik hurbilen dagoen tartean

Baimena emateko prozedura oraindik ez da amaitu, eta oraindik aireko bidea egiten duen Zurbanoko zatirako espedientea berrikusteko eskatuko du Aldundiak

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko otsailaren 24a. Iberdrola elektrizitate enpresak Arratzua-Ubarrundiako azpiestazio elektrikoa Gasteizekin lotuko duen erdi-tentsioko linea berri bat egitea aurreikusi du. Nahiz eta lehenengo zirriborroan kableen ibilbidea airekoa izan eta ingurumen eta gizarte aldetik oso sentikorrak diren guneetatik oso hurbil egon, azkenean Iberdrolak Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak egindako alegazioak baietsi eta kable sarea lurperatuko du Salburuko hezeguneetako tartean. Gainera, Zurbao herritik tarterik hurbilena ere lurperatuko du.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [INGURUMENA]