logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Cirque du Soleil zirkoaren akrobaziak Aldundiaren jauregira iritsi dira


Ampliar


Ampliar

Nazioarteko ikuskizuneko hainbat artista eta kide foru erakundearen egoitzan izan dira. Aldundia izan da, Buesa Events-en bitartez, showa Arabara ekartzearen sustatzaileetako bat

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a. Cirque du Soleil zirkoak lurraldeko lehen agerraldi publikoa egin du gaur goizean, Arabako Foru Aldundian, eta aste honetan hainbat emanaldi eskainiko ditu Buesa Arenan. “Benetan pozik gaude Cirque du Soleilek Arabara etortzea erabaki duelako”, adierazi du Pilar García de Salazarrek, diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak, zirkuko taldeari Etxe Jauregiaren aretoak erakusten zizkien bitartean, Jesús Vázquezek, Saski Baskoniako Institutional General Managerrak, lagunduta. “Berri ona da nazioarteko ekitaldia Buesa Arenan izatea eta, horrela, gure hiria eta lurraldea ezagutzera ematea, eta, gainera, eliteko ikuskizun honi esker, ekitaldi handien zirkuituan sartuko gara”, adierazi du.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA]