logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiaren jauretxea ezagutzeko bisita gidatuak arrakasta handiarekin hasi dira


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Ramiro González diputatu nagusia inaugurazio ekitaldian izan da eraikineko gelarik bitxienetan zehar zenbait talderekin

Partekatu berria
Probintzia plazako jauretxeko korridore eta geletan hainbat eta hainbat bisitari ibili dira gaur goizean. Familiak, bikoteak, jakin-minak jotakoak… izan dira Arabako Foru Aldundiak ateak zabaltzeko egiten duen lehen jardunaldian; izan ere, arabarrei erakutsi nahi zaizkie foru erakundearen jarduera nagusia gordetzen duen eraikineko gelak.

“Jauretxea ez da edozein eraikin, hori baino askozaz gehiago da. Arabar guztien etxea da, gure lurraldearen eta gure foru erakundeen aurrerapenen sinboloa”, azpimarratu du tinkotasunez Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, lehenengo hitzordu horretan egon eta bere bulegoa bertara hurreratu diren guztiei zabalduta.

Zalantzarik gabe, ekimen hori abian jartzea guztiz arrakastatsua izan da, erreserba sistemari ekin genionetik antzeman genuen interesak erakusten zuen bezalaxe. Beteta dagoeneko kartela jarri du ia-ia aldundiak eta hemendik eta urtea amaitu arte ia plaza guztiak daude beteta.

Datozen hilabeteetako asteburuetan, bisitariak sartzen eta irteten ikusiko dira eten gabe eta, hori dela eta, Arabako Foru Aldundiak argibide puntu gehiago jarri ditu. Probintzia plazak hainbat azalpen plaka ditu dagoeneko, hala nola jauretxearena, Mateo Morazaren figurarena edo Arabako kuadrillen banderena. QR kode baten bidez, interesdunek audio bat entzun ahalko dute, non azaltzen baitira erakundearen historia eta bilakaera, Mateo Morazaren biografia edo kuadrillen funtsezko egitekoa Arabako Lurralde Historikoan. Hori guztiori, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

“Ekimen hau beste aurrerapauso bat da gure erakundeak arabarrei hurreratzeko bidean, haien funtzionamendua eta espazioak ezagutu eta, azken batean, bere egin dezaten. Aurrerapauso bat, gardentasunean eta hurbiltasunean”, erantsi du Gonzálezek, bisitariekin zihoan bitartean hainbat espazio ikonikotan zehar, esaterako Arabako Batzar Nagusietako bilkura aretoa.

Arrakasta gorabehera, ordutegia zabaldu denez, oraindik badaude plaza libreak. Erreserbak egiteko: sartu web orrian edo deitu 945 18 17 97 telefonora. Lehenengo bisitaldia goizeko 11etan da, euskaraz. 12:00 eta 13:00etako bisitak gaztelaniaz dira.

Sar zaitez argazki bildumara

Áreas: [INSTITUZIONALA] [Diputatu nagusia]