logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertuko dituzte elkarlanean


Ampliar

Lurralde plan partzialak plangintza tresnak dira eta lurraldea antolatzeko balio dute, hirigintza planetarako baldintzak zehazten dituztelako, irizpide geografiko, ekonomiko eta sozialak kontuan hartuta

Arabako Errioxako lurralde plan partziala eguneratuz, ardogintza sektorearen behar berriei erantzungo diete eta inguruaren berezitasunak eta ezaugarri tradizionalak iraunarazten dituzten upategiak eraikitzea errazagoa izango da

Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak uztartu nahi ditu lautadak eraldaketa ekonomikoan eta komunikazioan duen garrantzia eta mendialdeko eta haranetako herriek dituzten landa bereizgarriak eta ingurumen balioak



LURRALDE PLAN PARTZIALAK / PTP
Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 17a. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertzeko. Bi erakundeek konpromisoa hartu dute 600.000 euro inbertitzeko, erdibana finantzatuta, plan horiek eguneratzeko.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [HIRIGINTZA] [Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua]