logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Eusko jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak enpleguaren inguruko eta gizarteratzearen eta laneratzearen inguruko euren politikak koordinatzen dituzte


Ampliar

Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak eta Beatriz Artolazabal sailburuak datozen lau urteetarako lankidetza-protokolo bat sinatu dute osagarritasun handiagoa lortzeko eta bikoiztasunak ekiditeko. Lanbidek, 2019an, 24 milioi euro baino gehiago aktibatu zituen Arabako lurralde historikoan. Arabak 15.000 enplegu berri sortu ditu azken lau urteetan.

EUSKO JAURLARITZA SINADURA
Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 16a. Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, gaur, lankidetzarako erakunde-mailako protokolo bat sinatu dute Gasteizen. Protokolo horri esker, Arabako lurralde historikoan enpleguaren inguruko eta gizarteratzearen eta laneratzearen inguruko politikak abian jartzeko koordinazio eta osagarritasun handiagoa lortuko da eta bikoiztasuna ekidingo da.

Prentsa Ohar Osoa jaitsi ezazu