logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Fitch kalifikazio agentziak Arabako aldundiaren kaudimen maila ebaluatu du eta AA- kalifikaziora igo du


Ampliar

Azken txostenean, Fitch Ratings-ek lurraldeko ekonomia “sendo eta dibertsifikatua” eta foru zorraren ibilbide positiboa nabarmendu ditu, eta, hain zuzen, zorraren jasangarritasuna parametrorik altuenean kokatu du (AAA)

Itziar Gonzalok kalifikazio hobekuntza hori balioetsi du, zeina erreferente baita finantza erakundeentzat, Arabako Foru Aldundiarekin zorra kontratatu edo kredituak birnegoziatzeko orduan

Partekatu berria
Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 11. Fitch Ratings kalifikazio agentziak Arabako Foru Aldundiaren kaudimen maila igo du, eta dagoeneko AA- kalifikazioa aitortu dio. Azken txostenean, lurraldeko ekonomia “sendoa eta dibertsifikatua” nabarmendu du, eta zorraren bilakaeran jarri du arreta bereziki. Izan ere, foru zorra parametro altuenarekin (AAA) ebaluatu du.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua]