logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araba Garapen Agentziak Arabako Errioxako Urkidetzari laga dio Casablanca eta El Carrascal industrialdeetako uraren kudeaketa


Ampliar

Pilar García de Salazar diputatu nagusiordeak, Lucio Castañeda Guardiako alkateak eta Juanjo García Berrueco Urkidetzako lehendakariak hitzarmen baten bidez itxi dute akordioa

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abenduaren 30a. Hemendik aurrera, Arabako Errioxako Urkidetza arduratuko da Guardiako eta Lantziegoko Casablanca eta El Carrascal industrialdeetako ura kudeatzeaz. Araba Garapen Agentziak, hitzarmen baten bidez, bi industrialde horietako ur hornidura, saneamendu eta hondakin uren tratamendurako zerbitzuak laga ditu. Gaur goizean sinatu dute akordioa Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko diputatuak, Lucio Castañeda Guardiako Udaleko alkateak eta Juanjo García Berrueco Arabako Errioxako Urkidetzako lehendakariak.

Prentsa Ohar Osoa jaitsi ezazu