logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

2019ko Enplegu Publikoaren eskaintzan 57 plaza aterako dira oposizio-lehiaketara


Ampliar

Hutsik dauden lanpostu hauek beteko dira: ekonomia eta zuzenbide arlokoak, Hizkuntza Normalizazioko teknikariak, Administrazio Orokorreko erdi mailako teknikariak, basozainak, gidariak eta Lankidetzako teknikariak. Hautaketa prozesua 2020ko bigarren erdialdean hasiko da. Cristina González: “Aldundiko plantilla egonkortzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko konpromisoa beteko dugu”

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abenduaren 26a. - Arabako Foru Aldundiak 57 plaza betetzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) deituko du aurten, A taldeko 40 lanpostu huts betetzeko (14 ekonomia eta enpresa arlokoak, 11 zuzenbidekoak, Hizkuntza Normalizazioko 3 teknikarirenak, Lankidetzako 2 teknikarirenak eta Administrazio Orokorreko erdi mailako 10 teknikarirenak) eta C taldeko 17 lanpostu huts betetzeko (12 basozain eta 5 gidarirenak).

Prentsa Ohar Osoa jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]