logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Borja Álvarez de Arcaya eta Leire García, Blas Arratibel sariketako 2019ko saridunak


Ampliar

Guztira 16 lan izan dira lehian, sariketako bi modalitateetan.

Partekatu berria
Borja Álvarez de Arcaya eta Leire García artisauek irabazi dute Blas Arratibel 2019ko sariketa. Lehiaketa hori Arabako Foru Aldundiak deitzen du Euskadiko eta Trebiñuko Konderriko artisau lan onenak eskertzeko. Saritutako lanak Bibat museoan egongo dira ikusgai hilaren 8ra arte, igandea, eta ondoren Eguberrietako Artisautza Azokan.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua buru izan da, gaur, Bibat museoan izan den sari banaketa ekitaldian, eta artisauek egiten duten lan garrantzitsua nabarmendu du, “bertako kulturari eta lanbide tradizionalei eusten baitiete, eta jendartera zabaltzen baitituzte. Aintzatetsi eta balioa eman nahi diet lan bakan eta errepikaezinean bere bizitzaren zati bat jartzen duten profesionalei”.

“Horren arabera jardungo dugu eta 2020an artisautzari laguntzeko politikei bultzada bat emango diegu, horretarako baliabide publikoak nabarmen handituz, besteak beste, espazio iraunkor bat gaitzeko Arabako artisauek bertan erakutsi, sustatu eta saltzeko euren lanak”, azpimarratu du.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [MERKATARITZA] [ENPLEGU SUSTAPENA] [TURISMOA]