logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Kultura Sailak AFAren 2019ko literatur sariak ebatzi ditu; 1400 parte hartzaile izan dira, iaz izandakoen bikoitza


Ampliar

Antonio Tocornalek eta Maite Arrutik irabazi dute gaztelaniazko eta euskarazko Ignacio Aldecoa saria; Juan Carlos Castellók eta Oskar Gazteluk Becerro Bengoa saria, eta Jesús Aguilarrek eta Iñaki Odriozolak, berriz, Ernestina Champourcín saria. 2020ko lehenengo hiruhilekoan banatuko dira sariak gala batean.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko azaroaren 26a. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2019ko literatur sariak ebatzi ditu. Antonio Tocornal Blancok eta Maite Arruti Arakistainek irabazi dituzte XLVIII. Ignacio Aldecoa ipuin laburren lehiaketako gaztelaniazko eta euskarazko sariak, hurrenez hurren. Juan Carlos Castelló Meliák eta Oskar Gaztelu Bilbaok eskuratu dituzte XXXI. Becerro Bengoa saiakera lehiaketako sariak, eta Jesús Aguilar Marinak eta Iñaki Odriozola Susaetak, berriz, XXX. Ernestina Champourcín poesia lehiaketakoak.

Prentsa Ohar Osoa jaitsi ezazu