logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gasteizko Lauko Finala, Euroleagueren historian ekonomian nahiz hedabideetan eragin handiena izan duena


Ampliar

Joan den maiatzean Gasteizen antolatutako kirol-ekitaldiak 56 milioi euroko eragin ekonomikoa ekarri zuen (13,5 milioi zuzenean)

Aipatzekoak dira ostatu-gauetan egindako gastua (4,1 milioi euro) eta hoteletako okupazioa, % 98ren gainetik ibili baitzen

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abenduaren 25a. Gasteizen antolatutako Lauko Final honek, halere, emaitza positibo gehiago ere baditu. Arabako hiriburuan historia osoan antolatu den kirol-ekitaldirik handienak hainbat errekor hautsi ditu, eta Euroleagueren historian eragin ekonomikorik handiena erdietsi du, 56 milioi eurotik gorakoa izan baita, Belgradon 2018ko edizioan egindakoarekin alderatuta % 12 haziz. Bi urtetan soilik izan duen hazkundea % 64koa da, eta hala, Istanbulen 2017an izandako 34 milioiko eragin ekonomiko horretatik Gasteizen 2019an sortutako 56 milioietara igaro gara.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA]