logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

% 1,2 hazi da Arabako Foru Ogasunaren diru-bilketa metatua


Ampliar

Urrian, guztirako diru-bilketa metatua 1.848 milioi euro izan da, hau da, iaz epe honetan bertan baino 22 milioi gehiago

Partekatu berria
ITUNDUTAKO ZERGAK, GUZTIRA (laburpena)
Urrira bitartean, Araban, tributuen diru-bilketa % 1,2 hazi da, iazkoaren aldean, eta 1.848 milioi euro batu dira. Beraz, diru-bilketak neurrizko hazkundeari eusten dio, eta, hilabete honetara arte, 22 milioi gehiago bildu dira iazko aldi berean baino.

Joera positiboa izan dute bai lan atxikipenek (+ % 4,9), bai sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzialak (+ % 9,3). Era berean, hazten jarraitzen du BEZaren diru-bilketak ere (+ % 2,6), eta horrek erakusten du kontsumoak eta jarduera ekonomikoak hazkunde apala izan dutela.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]