logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak Arabako Medikuen Elkargo Ofizialari eman dio Urrezko Domina


Ampliar

Elkargoaren 120 urteko ibilbidea aitortu du, bai eta medikuen profesionaltasuna eta deontologia bermatzeko egin duen lan goresgarri eta emankorra ere

Partekatu berria
Arabako Foru Aldundiak Arabako Medikuen Elkargo Ofizialari eman dio gaur arratsaldean 2019ko Arabako Urrezko Domina. Artiumen egin den ekitaldian, Arabako gizartearen ordezkarien aurrean, Ramiro González diputatu nagusiak aitorpen garrantzitsua eman dio Arabako Medikuen Elkargo Ofizialari, ehun urte baino gehiago dituen erakundeak Arabako Lurralde Historikoko medikuen profesionaltasuna eta deontologia bermatzeko egin duen lan goresgarri eta emankorra aitortzeko.

Elkargoak 120 urte bete ditu, 1898ko azaroaren 5ean sortu baitzen, eta, egun, ekarpenak egiten jarraitzen du Arabako gizartearen ongizatearen alde. Gonzálezen esanetan, “120 urte hauetan, elkargoak garai eta egoera zailei egin die aurre eta, hala ere, bere helburua betetzen jarraitu du, alegia, herritarrek arreta egokia jasotzearen alde lan egiten, eta horretarako, lanbidea eta egun elkartea osatzen duten 2000 profesional baino gehiagoren profesionaltasuna defendatu ditu. Medikuntzaren printzipio nagusia pertsonen osasuna eta ongizatea zaindu, berreskuratu eta hobetzea da, eta, horregatik, beharrezkoa da etengabeko ikaskuntza esperimentala. Profesionalek, beren bizitzaren zati handi bat entengabeko prestakuntzan ematen dute, beren gaitasunak eta ezagutzak hobetzeko, eta pazienteak diagnostikatzeko eta artatzeko teknikak ikasteko”.

Elkargoak garai berrietara egokitzen jakin du eta ahalegin handia egin du horretarako, Arabako elkargokideek prestakuntza mailarik gorenena izan dezaten, teknologiaren eta medikuntza aplikazioen alorrean ez ezik, baita giza alorrean ere. Izan ere, azken horrek eragin handia du medikuaren beharra duen pertsona artatzean.

“Hemen gauden guztiok artatu, zaindu eta babestu gaitu noiz edo noiz profesionalen batek, eta haren gaitasun teknikoa eta ezagutzaz gain, enpatia eta ardura ere erakutsi dizkigu”, gogorarazi du diputatu nagusiak. “Neure izenean, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta arabar guztien izenean, elkargoaren lana aitortzen dut, bai eta elkargokide guztiena ere. Gizartearekiko erantzukizun handia duzue, eta erantzukizun hori zuen gain hartu duzue eta erantzun egiten diozue, gizarte hobea, bizi kalitate handiagokoa, lortzeko”.
Áreas: [INSTITUZIONALA] [Diputatu nagusia]