logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru aldundiak 518,3 milioi euroko aurrekontu inbertitzaile eta soziala aurkeztu du


Ampliar

“Proiektuak errealitate bihurtuko ditugu legealdi honetan”, iragarri du Arabako diputatu nagusiak 2020ko Aurrekontuen Proiektuaren aurkezpenean

Datorren urterako, aurrekontuetan 103 milioi daude jasota inbertsioak egiteko eta 128,5 milioi gehiago konpromiso kredituetarako Guztira, 231 milioi euro daude jada konprometituta “etorkizuneko Arabarako”

Arabako kontuetan gizarte kohesioan aurreikusten den gastua 765 euro da batez beste biztanleko, arreta berezia eskainiz adineko pertsonei (84 milioi euro)

Toki finantzazioa ere haziko da, 275,6 milioi gordetzen baitira kuadrillentzat, udalentzat eta kontzejuentzat, iaz baino %2,76 euro gehiago

Aurrekontua / Presupuesto from Diputación Foral de Álava on Vimeo.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko azaroaren 14a. Guztira, 518,3 milioi euro. Horixe da Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuaren zenbatekoa 2020rako, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak eta Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak gaur goizean adierazi dutenez. “Aurrekontu sozial eta inbertitzaile baten aurrean gaude. Gure herriei eta hiriburuari ere begiratzen dien aurrekontu baten aurrean. Aurrekontu honek, gainera, kudeaketa kaudimenduna eta zorraren amortizazioa finkatzen du, gure lurraldearen etorkizuna ziurtatzeko, datozen urteotako egoera ekonomikoa edozein dela ere”, laburtu du Arabako diputatu nagusiak.

Jaitsi ezazu prentsa ohar osoa

2020ko aurrekontuaren aurkezpena

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputatu nagusia] [Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua]