logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 221.593 euro bideratuko dizkio Caritasek kudeatutako gizarteratze programa bati


Ampliar

Proiektuaren barruan lanean hasi aurreko eta lanerako prestakuntzako lantegiak daude, gizarteratzera bideratutako zerbitzua eskaintzeko gizartetik baztertuta bizi diren pertsonei

Emilio Sola foru diputatuak eta Maite Sebal erakundeako presidenteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko azaraoaren 12a. Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak eta Maite Sebal Gasteizko Elizbarrutiko Cáritaseko presidenteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) eta gizarte entitatearen artean, lurraldean gizarteratze programa bat garatzeko bi esku hartze mailarekin: lanerako prestakuntza eta lanean hasi aurrekoa. Esku hartzea lehenengo harreran bertan hasten da, eta lantegietara jotzen duten pertsonei hauxe ematen zaie: orientazioa, laguntza, prestakuntza, norbere gaitasuna, sustapen soziala eta gizarteratze eta laneratzea. Horretarako 221.593 euro bideratuko ditu aurten.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu