logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Plangintza fiskal agresiboko eragiketak jakinaraztea derrigorrezkoa izango da zerga araudi berriaren arabera


Ampliar

Itziar Gonzalok arau proiektua aurkeztu du gaur goizean Batzar Nagusietan. Hartan zergak ordaindu behar izatetik salbuesten dira Gasteizko Koroatze auzoko bizilagunek SmartEnCity proiektuaren bidez jasotako dirulaguntzak

Arau proiektua onetsita, % 1,5 handituko dira PFEZaren kenkariak eta tarifak, Arabako herritarren erosketa ahalmena hobetzeko. Horrez gain, langileek enpresetan parte hartzeko kenkari berriak eta I+G+b-rako pizgarriak ere ezarriko dira, besteak beste

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko azaroaren 11. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatu Itziar Gonzalok Zerga Neurrien Foru Arau Proiektua aurkeztu du gaur goizean, Arabako Batzar Nagusietan. Arau berriaren bitartez, Foru Ogasunak zerga iruzurraren aurka borrokatzeko dituen mekanismoak hobetuko dira, besteak beste. Horrez gain, testuak deflaktazioa onetsiko du, atzerako eraginarekin, eta I+G+b sustatzeko berrikuntzak ere jasotzen ditu, beste doitze batzuen artean.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua]