logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Mendialdea “Wildlife Economy” proiektu europarraren barruan sartuko da Foru Aldundiaren eskutik


Ampliar

Josean Galerak iragarri du Arabako Aldundiak parte hartuko duela Holandarekin, Belgikarekin, Suediarekin eta Alemaniarekin batera, natura balioetan eta baliabide ekoturistikoetan oinarrituriko Arabako Mendialdearen garapen ekonomikoa balioztatuko duen proiektu batean

Nazioarteko aditu taldeak hilabete honetan eskualdeko lehengo asfalto meategiak, Vasco-Navarro burdinbideko ibilbide berdea eta Izkiko Parke Naturala bisitatuko ditu, Mendialdeko beste baliabide batzuez gainera

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 6a. Arabako Mendialdeko Kuadrilla eta bertako natura baliabideak ‘Wildlife Economy’ proiektu europarraren barruan sartuko dira. Hartan Arabako Foru Aldundiak parte hartzen du, Holandarekin, Belgikarekin, Suediarekin eta Alemaniarekin batera. Ekimen europar bat da, oinarri duena natura aktibo ekonomiko bat den eta tokiko garapena sustatzen duen uste sendoa, Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak Arabako Batzar Nagusien osoko bilkuran adierazi duen bezalaxe.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA] [Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua]