logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

‘Euskaraz, 1+1… 11’ jarduera-programa aurkeztu dute euskararen arloko 16 eragilek


Ampliar

Euskararen Nazioarteko Egunera bitartean, hots, abenduaren 3ra bitartean gauzatuko dira proposamenak

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 31a. Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak koordinatuta eta Arabako Foru Aldundiaren eta 16 eragileren laguntzarekin abian jarriko den ‘Euskaraz, 1+1… 11’ programaren aurkezpena izan da gaur goizean Oihaneder Euskararen Etxean. Urteko azken hiruhileko jarduerak biltzen ditu programak, gaur bertan hasi eta abenduaren 3ra bitartean, hots, Euskararen Nazioarteko Egunera bitartean izango direnak. Hiriko hainbat lekutan egingo dira, eta helburu argia dute: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egiten jarraitzea eta euskararen erabilera bultzatzea, bizitzaren arlo guztietan.

Jaitsi ezazu prentsa osoa

Áreas: [EUSKARA]