logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Larrialdietarako Arabako Funtsak 70.000 euro zuzendu ditu Kurdistan siriarreko herritarrei laguntzeko, gertatu berri den indarkeria igoeragatik


Ampliar

Siriaren egoera munduko krisi humanitariorik larriena bihurtzen ari da

Egoeraren larritasun bereziarengatik, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bi proiekturi emango diete laguntza errefuxiatuei eta desplazatuei janaria eta tapakiak helarazteko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 29a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eratu zuten Larrialdietarako Arabako Funtsak (LAF) 70.000 euro zuzendu ditu janariak eta tapakiak banatzeko turkiarren erasoaldi militarraren ondorioz Kurdistanen gertatu berri den indarkeria igoerak kaltetu dituen herritarren artean. Larrialdia Siriaren ipar-mendebaldean, Turkiarekiko mugaren ondoan, izandako bonbardaketen eta istiluen ondorioz sortu da; izan ere, haien eraginez oraindik ere milaka pertsona dago behartuta desplazatzera.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]