logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Litekeena da Arabako toki erakundeek aurrekontuan jasotakoa baino ia 4 milioi euro gehiagorekin ixtea 2019ko ekitaldia

Korreseko aireko argazkia, Arraia-Maeztun
Ampliar

Korreseko aireko argazkia, Arraia-Maeztun

Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluaren (ATAFLK) atzoko bileran 2019ko ekitaldiaren itxieraren nondik norakoen berri eman zen, eta 2020rako aurreikuspenak ere aipatu ziren; hain zuzen, kuadrilla, udal eta administrazio batzarren baliabideak % 2,5 haziko direla kalkulatu da

Arabako Foru Aldundiak aurreikusi duenez, 2020an TEFFFa hazi egingo da bosgarren urtez jarraian, eta 235,8 milioi eurora iritsiko da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 22a. Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluak (ATAFLK) atzo egin zuen legegintzaldiko lehenengo bilera, non Arabako toki erakundeek aukera izan baitzuten jakiteko 2019ko ekitaldiaren itxierarako aurreikuspenak zein diren, bai eta, hasiera batean behintzat, 2020. urtean baliabideak nola banatuko diren ere. Zehazki, ekitaldi honetarako, Arabako toki erakundeek aurreikusi baino 3,9 milioi euro gehiago izango dituzte.

2020rako aurreikuspenei dagokienez, toki erakundeentzako baliabideek gora egingo dute bosgarren urtez jarraian, eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa (TEFFF) 235,8 milioi eurora iritsiko da 2020an, 2019an baino 1,9 milioi gehiago. Bestela esanda, kuadrillek, udalek eta administrazio batzarrek baliabide gehiago izango dituzte, hots, % 2,5 gehiago, udal eta tokiko aurrekontuak egiteko.

Horixe azaldu zuen atzo Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak, hain zuzen berak izan baitzuen ardura datu horien berri emateko, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak berriki egindako bileraren ondoren. Nolanahi ere, kudeaketa eta gastuetarako “zuhurtzia” eskatu zuen.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]