logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bizitzaren amaierako arreta eta hospices direlakoak Arabako Foru Aldundiak antolatutako jardunaldi baten gaiak dira


Ampliar

Buenos Airesko Hospice Buen Samaritano-ren zuzendariak, Matías Najún doktoreak, azalduko du gaixotasun terminal baten fase aurreratura heldutako pertsonak zaintzen dituen baliabide baten buru bezala bildu duen esperientzia

Arabako Foru Aldundia Euskadin erruki komunitateen sare bat sortzeko proiektu baten aitzindaria da

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 21a. Bizitzaren amaierako arreta eta hospices direlakoak gai nagusiak izango dira Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Sailak antolatutako jardunaldian. Hartan, Matías Najún doktoreak Argentinan dagoen horrelako baliabide baten buru bezala bildu duen esperientzia azalduko du datorren asteazkenean, Gasteizen. Hospice delakoa, jatorrian Britaina Handian sortua, zaintzeko filosofia bat da eta, aldi berean, gaixotasun terminal baten fase aurreratura heldu diren pertsonei eta beren familiei arreta ematen zaien gunea, konfort eta euskarri emozional eta psikologikorik onenarekin.

Gizarte Politiken Sailak antolatu du jardunaldia Arinduz-Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkartearekin eta Vivir con Voz Propia elkartearekin elkarlanean. Gizarte Zerbitzuen eremuko eta osasun eremuko profesionalentzat, etika komiteentzat eta elkarte mugimenduarentzat da, baina, baita ere, bizitzaren une horretako arretari buruz zerbait gehiago jakiteko interesa duen edonorentzat.

Arabako Foru Aldundiak erruki komunitateen sare bat sortzeko gidatzen duen proiektuan kokatzen da jardunaldi hau. Sare horrek elkartuko ditu bizitzaren azken aldean dauden pertsonei eta beren ahaideei laguntzeko solidaritate balioekin konpromisoa duten herritarrak eta Euskal Herriko udalak. Proiektu horren asmoa da gizarte eta kultura aldaketarako dinamikak sortzea, gizartea inplikatu nahian hark partaidetza aktiboa izan dezan bizitzaren azken urratsetan, laguntza, kontsolamendua eta maitasuna eskainiz, komunitatearen eta auzokideen solidaritateaz eta elkarlanaz.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]