logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gatz Harana eta Caicedo Yusoko aintzirako ibilbidea lotuko dituen pasabidea eraikitzeko obrak hasiko dira


Ampliar


Ampliar

22 metro luze izango da eta ahalbidetuko du Gatz Haraneko larrainetatik bertatik Muera ibaia zeharkatu eta ibilbide berdera iristea, oinez zein bizikletaz

Arabako Foru Aldundiaren proiektu horretan 149.901 euroko inbertsioa egingo da, eta Villaconesko Santa Maria elizaren ingurua ingurumen aldetik lehengoratzea ere aurreikusi da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 19a. Datorren astelehenean hasiko dira obrak, Muera ibaia zeharkatuta Gatz Harana eta Caicedo Yusoko aintzirako ibilbide berdea lotzea ahalbidetuko duen pasabide berria eraikitzeko. Zur irristagaitzezko azpiegitura berria 22 metro luze izango da, eta esku hartze handiago baten zati da. Hain zuzen, esku hartze handi horrek barnean hartzen du Villaconesko Santa Maria elizaren inguruko paisaia lehengoratzea ere.

149.901 euroko aurrekontuarekin, lanetan keinu arkitektonikoren bat edo beste egingo zaio Gesaltza Añanaren historiari, hala nola gatz larrainen egitura gogora ekarriko digun eskudela eta herriaren armarria imitatzen duten landare antolaketak. Gainera, mahaiak eta aulkiak ere jarriko dira txirrindulariek eta oinezkoek atseden har dezaten, eta gurpil aulkietarako edo haur kotxeetarako ere egokituak izango dira.

Halaber, zuhaitz autoktonoak landatuko dira, eta haietako batzuek inguru hartako historia eta kultura gordetzen dute. Esate baterako, Cercis siliquastrum delakoari Judasen arbola ere esaten zaio, eta harekin gogora ekarri nahi da Gesaltza Añanan Aste Santuan egiten den Judasen erreketa.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]