logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak jardunaldia antolatu du gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten dutenen prestakuntza etikoaren garrantziari buruz


Ampliar

Hizlaria Deustuko Unibertsitateko Marije Goikoetxea izango da, etika eta bioetika alorreko erreferentea

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 17a. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak etikaren inguruko jardunaldia antolatu du berriz ere astelehenean, hilak 21. Oraingoan gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten pertsonek arlo horretan duten prestakuntza izango da mintzagaia. “Competencias éticas para un buen trato en la intervención social” izango da jardunaldiko hitzaldiaren izenburua, eta hizlaria Marije Goikoetxea, etika eta bioetika arloko erreferentea.

Bederatzigarren urtea da Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailak jardunaldi hau antolatzen duela, eta aurtengo helburua da printzipio etikoak zabaldu eta ezagutaraztea Arabako gizarte zerbitzuetako langileen eta, oro har, herritarren artean, gizarte zerbitzuen arreta eredua pertsonen eta praktika egokien inguruan ardazteko.

Marije Goikoetxea doktorea da Giza Eskubideetan, Psikologian eta Teknologian lizentziaduna eta Gizarte eraikuntzarako bioetika eta etika masterduna; horrez gain, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta estatuko hainbat unibertsitatetako graduondoko ikastaroetan hartzen du parte. Menpekotasuna duten pertsonei ematen zaizkien tratu txarrei buruzko doktorego tesia egin zuen, eta adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko prozedurako ikertzaile nagusia izan zen.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]