logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Barandiaran Bildumaren sortatik 20.a aurkeztu da: “Arabako Errioxako Enokultura Sarea”


Ampliar


Ampliar

Josu Ozaitak eta Edurne Urrestarazuk 2017ko Barandian Bekaren baitan eginiko lana da, eta foru aldundiak parte hartu du

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 17a.- Gaur aurkeztu da Barandiaran Bildumaren sortatik 20.a; hau da, “Arabako Errioxako Enokultura Sarea”. Lan hori Josu Ozaitak eta Edurne Urrestarazuk egin dute 2017ko Barandiaran Bekari eta foru aldundiari esker.

Hauexek aurkeztu dute lana: foru aldundiko Kultura Saileko foru zuzendari Inma Sanchez Arbek, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakari Josemari Vélez de Mendizabalek, hango idazkari tekniko Zuriñe Vélez de Mendizabalek eta lanaren egileek.

Lana da Arabako Errioxari buruzko ikerketa antropologiko bat ardoaren bidez. Enologiaren bidez –baina guztia etnologian oinarrituta–, ikerketa antropologikoak Arabako Errioxako gizarte eta kultura testuingurua erakusten ditu ardoa ardatz hartuta. Edari hori eskualdeko protagonista handia da, jakina, baina mahastizain eta ardogileez gain, badira hainbat eragile ere elkarrekin eragiten: mendilerroa, mahastiak, teknologia, klima, kultura, historia eta identitateak, besteak beste, elkarri lotuta daude, eta, era berean, ardoari eragiten diote eta ardoak haiek eragiten ditu. Ikerketak elementu horietako bakoitza du oinarri, inguru geografiko horretan dagoen enokultura sarea ikusarazteko, xedea baita sakontzea haietako bakoitzean hausnarketa sakonak egiteko.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA]