logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Suteei aurre hartzeko Asteak Arabako herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatuko ditu suteen arriskuei buruz


Ampliar


Ampliar

Arabako bost udalerritan herritar guztiei eta, bereziki, adinekoei eta haurrei zuzendutako jarduerak antolatuko dira, Arabako Foru Suhiltzaileek gainbegiratuta

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 16a. Arabako Foru Aldundiak, MAPFRE fundazioarekin eta Suhiltzaile Teknikarien Elkarte Profesionalarekin (STEP) lankidetzan, abian jarri du Suteei aurre hartzeko Astea izeneko sentsibilizazio programa, zeinak xede baitu nork bere burua babesteko ezagutza zabaltzea herritarrei, oro har, eta adinekoei eta haurrei bereziki. Gaurtik igandera arte egingo da ekimen hori, Arabako bost udalerritan.

Aurkezpen ekitaldian, eragileek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela kontu handiz ibiltzea berogailu eta suontziekin, kandela eta zigarretekin, eta arretaz zaintzea instalazio elektrikoen egoera, karga handiegia duten hargune eta entxufeak, tapaki elektrikoak eta homologatu gabeko gailu elektrikoak; izan ere, horiek dira etxeetan hildakoak eragiten dituzten suteen eragile nagusietako batzuk.

Jardunaldiak gaur hasi dira, Laudion. Herritar guztientzako jarduerak izango dira udalerrian, zenbait gauza garrantzitsu egiten ikasteko: besteak beste, su itzalgailuak nola erabili, suteak nola ito edo ke detektagailuak behar bezala nola instalatu. Horrez gain, prebentzioaren parkean, 400 metro koadroko egitura puzgarria egongo da urriaren 16tik, asteazkena, urriaren 20ra, igandea, haurrek zein helduek era ludikoan ikas dezaten zein diren suteetan kontuan izan beharreko ebakuazio arau oinarrizkoak.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [LURRALDE OREKA] [Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua]