logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Teresa Albizu Gastañondo Aguraingo foru egoitzaren erabiltzailearen mendeurrenaren ospakizuna

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 15a. Aguraingo Sallurtegi egoitzan egoiliar baten mendeurrena ospatu dute gaur goizean, hain zuzen, Teresa Albizu Gastañondorena. Teresa 1919ko urriaren 15ean jaio zen Zalduondoko Marisoro baserrian, eta Araian bizi izan da urte luzez.

Omenaldian, senitartekoak, egoitzako lagunak eta langileak egon dira omenduarekin, bai eta Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatua ere. Azken horrek zapi brodatu bat eman dio Arabako Foru Aldundiaren izenean. Ekitaldian izan dira, halaber, Ernesto Sainz Lanchares Aguraingo alkatea, Ana Belén Otero Gizarte Zerbitzuen zuzendaria eta Patxi Antón Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendari-gerentea. Aguraingo San Martin elkarteko akordeoilariek girotu dute ospakizun ekitaldia.
Áreas: [Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua]